Ekonomia -
Ikerketa baten arabera
Gutxieneko soldata igotzeak enpleguari eragin diezaioke, EBren ustez
"Gutxieneko soldata 100 euro igotzeak eragin handiak ekar dakieke zenbait kolektibori. Horrela, 25 urte baino gazteagoentzat lana galtzeko aukera % 7 igotzen baita", dio ikerketak.
Erredakzioa
Gutxieneko Soldata igotzeak arriskuan jarri ditzake gizartearen zenbait kolektiboren enpleguak, bereziki 25 urte beherakoenak eta 45 urte gorakoenak, Espainiako Bankuaren arabera.
Hori da Sofia Galan eta Sergio Puente Ikerketa Zerbitzuen Zuzendaritza Orokorreko kideek gutxieneko soldaten aldakuntzen inguruan eginiko ikerketaren ondorioetako bat.
Artikuluak azpimarratzen duenez, azken hamarkadan langileriaren % 0,6 eta 0,9ari eragin dio soilik urteroko gutxienezko soldataren igoerak, hori baita gaur egun gutxienezko soldata baino gutxiago jasotzen duen kolektiboaren portzentaia.
Dena den, langile gazteenen artean portzentai hori % 2koa dela gogorarazi dute.
"Eragina handia da"
"Gutxieneko soldata 100 euro igotzeak eragin handiak ekar dakieke zenbait kolektibori. Horrela, 25 urte baino gazteagoentzat lana galtzeko aukera % 7 igotzen baita, eta 45 urte baino gehiagokoentzat % 14".
"Nahiz eta gutxieneko soldata igotzeak pertsona gutxiri eragiten dien zuzenean Espainian, neurri hori ezartzeak asko eragin dakioke langileen kolektiboari", azaldu dute.