Ekonomia -
Nazionalizazioak Bolivian
Desjabetze prozesuan gardentasuna eskatu dio Boliviari Jaurlaritzak
Iberdrolaren lau enpresa filial horiek 'benetan balio dutena' ordaintzeko eskatu dio Urkulluren Gobernuak Boliviakoari.
Iberdrolaren lau filial nazionalizatzeko prozesuan gardentasunez eta justiziaz jokatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Boliviako Gobernuari. Halaber, bidezko ordainsaria ordaintzeko eskatu dio Evo Moralesen Gobernuari.
Evo Morales Boliviako presidentearen dekretuari esker, Gobernuak Electropaz de la Paz eta Elfeo de Oruro hornitzaile elektrikoen jabetza kendu dio Iberdrola enpresari. Halaber, Iberdrolaren menpean dauden Boliviako Enpresen Kudeatzaile Konpainia eta Edeser Zerbitzu Enpresa nazionalizatu ditu Moralesek.
Iñigo Urkulluren Gobernuak bere babesa eskaini dio Iberdrolari ohar bidez.
Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa eta negoziazio prozesu bat abiaraztea nahi du, Iberdrolak dagokion kalteordaina jaso dezan.