Ekonomia -
Aireportua
Gasteiz eta Bartzelona arteko hegaldiak, bertan behera Forondan
Helitt konpainiak ez du bidaia gehiago egingo urtarrilaren 15etik aurrera.
Erredakzioa
Gasteiz eta Bartzelona arteko hegaldiak ''denbora batez'' bertan behera utziko dituela baieztatu du Helitt konpainiak. Hilaren 15etik aurrera, beraz, ez dute hegaldi gehiago egingo Gasteiz eta Bartzelona artean, bidaia horiek ''defizitarioak'' direlako.
Helitt konpainiak joan den urrian abiatu duen jarduna Forondan, eta, ohar batean adierazi duenez, ''errentagarriak ez diren hegaldiak berregituratzeko asmoa'' hartu dute Gasteizko hegaldiak bertan behera uzteko asmoa.
Konpainiaren arabera, Gasteiz eta Bartzelona arteko bidaiek % 50eko okupazioa izan dute batez beste, eta datozen hilabeteetarako bidaiarien kopurua jaistea aurreikusi dute.
Hilaren 15etik aurrera bidaiatzeko biletea dutenei dirua itzuliko diete, eta horiekin guztiekin dagoeneko harremanetan jartzen hasi direla iragarri dute.