Ekonomia -
Antsoain
Mercadonak supermerkatua irekiko du bihar Nafarroan
Nafarroan irekiko duen lehenengo denda izango da. 2,5 milioi euroko inbertsioa egin dute eta 70 lanpostu finko sortu dituzte.
Erredakzioa
Mercadona supermerkatu-kateak Nafarroan irekiko duen lehenengo denda inauguratuko du bihar Antsoainen. Enpresa valentziarrak 2,5 milioi euroko inbertsioa egin du eta 70 lanpostu finko berri sortu ditu.
Mercadonak prentsa-agiri batean azaldu duenez, 1.600 metro koadroko salmenta eremua izango du supermerkatuak, eta bertan lekua izango dute harategiak, arrandegiak, lurrindegiak, elikagai enbasatuek, edariek, drogeriak, labeak, frutak eta barazkiek.
Supermerkatua astelehenetik larunbatera irekiko dute, 09:15etik 21:15era, 190 autoentzako aparkalekua izango du eta produktuak etxera eramateko zerbitzua eta Internetez erosteko aukera emango du.