Ekonomia -

Polizia operazioa

Amurrioko Fluval enpresak Irani materiala saldu izana ukatu du

Enpresak baieztatu duenez, egiten dituen balbulek ez dute 'nuklearrean sektorean erabiltzeko balio'.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amurrioko Fluval enpresak ukatu egin du balbulak Iranera esportatzea, bertako programa nuklearrera bideratzeko. Enpresak baieztatu duenez gainera, egiten dituen balbulek ez dute "nuklearren sektorean erabiltzeko balio".

Espainiako Poliziak Iranera material nuklearra zeraman sarea desegin du, Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Operazioan bi pertsona atxilotu, eta hainbat balbula, material informatikoa eta dokumentazioa atzeman dituzte.

Europar Batasunak debekatu egin zuen horrelako materialak Iranera esportatzea, bertako programa nuklearrera bideratzeko arrisku handia dagoelako.

Ohar bidez Fluval enpresak ukatu egin du deliturik egin izana, eta bere merkataritza jarduera egiteko beharrezkoak diren baimenak lortu dituela adierazi du.

Atzo, Polizia iturriek jakinarazi zutenez Amurrioko Lazaro Ituarte enpresa zen, ustez, Irani materiala saltzen ziona. Fluval enpresa eta Lazaro Ituarte enpresa talde bereko kideak dira, eta Amurrioko industrialde berean daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea