Ekonomia -

Ipar Euskal Herriko ekimena

Euskal moneta, 'euskoa', urtarrilaren amaieran sartuko da indarrean

Orotara, bat, bi, bost, hamar eta hogei euskoko 126.000 billete sortu dituzte.

Honelakoak dira euskoak. Argazkia: Euskal Moneta
Honelakoak dira euskoak. Argazkia: Euskal Moneta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Moneta elkarteak euskal dirua aurkeztu du. 'Eusko' du izena, eta Ipar Euskal Herrian sartuko da indarrean, urtarrilaren 31n.

Orotara, bat, bi, bost, hamar eta hogei euskoko 126.000 billete sortu dituzte. Billeteetan paisaiak eta irudi kulturalak irudikatu dituzte.

Oraingoz, 72 enpresak, dendak, autonomok eta elkartek egin dute bat ekimenarekin, batik bat zerbitzuen, merkataritzaren eta nekazaritzaren sektorekoak.

Euskoekin ordaindutakoaren % 3 aldez aurretik hautatutako elkarte bati bideratuko zaio, eta beste % 2 ekimena bera finantzatzeko erabiliko da.

Ekimenean parte hartzeko, Euskal Moneta elkartearekin bat egin eta bost eta hogei euro artean ordaindu beharra dago. Ondoren, aipatu % 3 zein elkartetara bideratu nahi den hautatu behar da. 300 pertsonak eman dute dagoeneko izena.

Euskoen balioa euroena izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea