Ekonomia -

Estatistikako datuak

Txikizkako merkataritzako salmentek % 5,7 egin zuten behera 2012an

Azken urtean enplegua % 1,5 jaitsi da sektorean, 2011. urteko datuekin alderatuta.

Bi bezero denda batean. Argazkia: EITB
Bi bezero denda batean. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko txikizkako merkataritzak beheranzko joerarekin itxi du urtea. Salmentek % 5,7 egin dute behera eta enplegua % 1,5 jaitsi da, 2011. urteko datuekin alderatuta.

Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak gaur kaleratutako datuen arabera, abenduko datuak oraindik ere okerragoak dira: salmentek % 9,3 egin zuten behera eta enplegua % 1,8 jaitsi zen.

Txikizkako merkataritzako salmentek % 6,8 egin dute behera azken 12 hilabeteetan Espainian, eta bost urtez jarraian egin du behera. Bestalde, sektorean lanean diharduten langileen kopurua % 1,2 jaitsi da, eta azken lau urteetan langileak galdu ditu.

Espainiako autonomia erkidego guztietan jaitsi da sektoreko langileen kopurua. Nafarroan jaitsi da gehien, (% 2,5); Asturias (% 2,3), Balear Uharteak (% 1,9), Kantabria (% 1,8), Valentzia (% 1,7), Murtzia (% 1,6), Andaluzia eta Euskadi (% 1,5), Aragoi (% 1,4), Madril eta Galizia (% 1,3) atzetik dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea