Ekonomia -

Lau urterako hitzarmena

Aurreakordioa sinatuko dute Bizkaiko gasolindegiek eta patronalak

Aurreakordioa astelehenean bertan sinatzea aurreikusi dute. Lau urterako hitzarmena onartzea adostu dute langileek, KPIren igoerak "eta sindikatuek eskatutako hainbat aldarrikapen" jasotzen dituelako.

45 egunetako grebari amaiera emango dio aurreakordio honek. Argazkia: EITB
45 egunetako grebari amaiera emango dio aurreakordio honek. Argazkia: EITB
Bizkaiko gasolindegiek patronalaren eskaintza onartu dute

0:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko gasolindegietako langileek patronalaren azken proposamena onartu eta lau urterako lan hitzarmen bat eta soldatak KPIaren arabera igotzea sinatu dute. Era honetan, abenduaren 20an hasitako greba bertan behera geldituko da.

Bilboko UGT Euskadiko egoitzan egindako batzarrean 95 langilek proposamenaren alde bozkatu dute. 74 langilek, berriz, kontrako botoa eman dute. Hiru langile abstenitu dira.

Sindikatuko iturriek adierazi dutenez, patronalak eskainitako lau urterako hitzarmena onartzea adostu du langileen batzarrak, KPIren igoerak "eta sindikatuek eskatutako hainbat aldarrikapen" jasotzen dituelako, "mugikortasun klausula bat salbu".

Patronalaren proposamena berretsi ostean, sindikatuak pozik azaldu dira "45 egunez borroka egin eta gero, hitzarmen ona lortzeagatik", antzinatasuna edo ultraktibitateari dagokionez, esaterako.

Gauzak horrela, aurrehitzarmena patronala eta Eusko Jaurlaritzarekin idatziz berretsi beharko dute. Ondorioz, greba indarrean egongo da oraindik asteburu honetan zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea