Ekonomia -

2013. urteko aurrekontuak

EAJrekin lortutako akordioa 'egokia' dela uste du de Andresek

Hala ere, kontuak Aldundiaren "nahiaren azpitik" gelditu direla zehaztu du Arabako ahaldun nagusiak.

Arabako ahaldun nagusia Javier de Andres. EFE
Arabako ahaldun nagusia Javier de Andres.
Arabako ahaldun nagusia Javier de Andres. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren ustez, orokorrean, EAJrekin lorturiko akordioa "egokia" da, nahiz eta kontuak Aldundiaren "nahiaren azpitik gelditu diren".

2013rako aurrekontuak luzatzeko neurri osagarriei buruzko foru arauaren proiektua onartu dute gaur; zehazki, 5,3 milioi euroko osagarria.

Era honetan, inbertsioentzat ioru kopuru handiagoa izango dutela eta egonkortasuna bermatzen dela azpimarratu du ahaldun nagusiak.

Abenduan aurrekontuak luzatu behar izan zituzten PP babesik gabe gelditu zelako, eta oraingoan, EAJren babesa lortu dute popularrek.

Diputatuen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, de Andresek bost milioi euro baino gehiagoko osagarri horrekin aurrera aterako dituzten inbertsioak iragarri ditu.

Inbertsioak

542.000 euro Abetxukuko egoitzaren hornikuntzarako erabiliko dira eta 450.000 euro iruzur fiskalaren aurkako borrokarako, hau da, Arabako Ogasuneko informazio sistemak hobetzeko eta formaziorako.

Halaber, Carlos Abaitua aterpetxea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen menpeko zentro bilakatzeko 100.000 euro erabiliko dituzte, urritasunen bat duten haurrak bertan artatzeko; 516.000 euro, lan publikoetarako; 225.000 euro, Unescok Gesaltza Añana bailara gizateriaren ondare izendatzea lortzeko; 150.000 euro, ureztatze planetarako; eta 113.000 euro, ekintza kulturaletarako (besteak beste, Azkena Rock jaialdirako, Nazioarteko Jazz jaialdirako eta FesTVal ikuskizunerako).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea