Ekonomia -

Balizko neurria

Generalitateak aparteko ordainsari bat kendu nahi die funtzionarioei

Kataluniako Gobernuak aurten gutxienez iaz langileetan aurreztutako diru kopuru bera (729 milioi euro) lortu nahi du.

Artur Mas Generalitateko presidentea. EFE
Artur Mas
Artur Mas Generalitateko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generalitateak aurtengo bere asmoa funtzionarioei aparteko ordainsari baten baliokidea (urteko soldataren % 7) kentzea dela jakinarazi die Funtzio Publikoaren sindikatuei.

Kataluniako Gobernuak aurten gutxienez iaz langileetan aurreztutako diru kopuru bera (729 milioi euro) lortu nahi du, besteak beste, honako neurri hauek hartuz: soldata jaitsiera, erretiroak eta bajak ez babestea, eta bitarteko ahalik eta gutxien kontratatuta.

Meritxell Maso Generalitateko Administrazio eta Funtzio Publikoaren idazkariak azaldu duenez, 2013an ordainsari baten baliokidea kentzea Kataluniako Gobernuak  proposatu duen "aukeretako bat da" eta aplikatu daitekeena, "kasua izango balitz, ekainaren aparteko ordainsariaren erdia eta abendukoaren beste erdia".

Halere, Masek nabarmendu du ez dagola "ezer zehaztuta", eta, Generalitateak sindikatuak asteazkenean, 10:00etan, deitu dituela jakinarazi du haien aukeren berri izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea