Ekonomia -

Bilera-sortak

Kutxabankeko eta Euskadiko Kutxako presidenteekin bilduko da Urkullu

EAEko egoera ekonomikoa eta politikoa aztertzeko hasitako bilera-sortekin jarraituko du lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkullu lehendakaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko egoera ekonomikoa eta politikoa aztertzeko hasitako bilera-sortei ekingo dio berriro aste honetan. Astelehen honetan, Mario Fernandez Kutxabankeko presidentearekin eta Txomin Garcia Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxakoarekin bilduko da.

Hiru lurraldeetako ahaldun nagusiekin, Eudelekin eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin bildu ostean, datozen egunetan eragile sozioekonomikoekin bilduko da, horien artean, finantza entitateekin, enpresa erakundeekin eta sindikatuekin.

Astelehen honetan, Kutxabankeko eta Euskadiko Kutxako presidenteen txanda da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea