Ekonomia -
Finantzen Euskal Kontseilua
Gipuzkoako Udalek aurreikusitakoa baino diru gutxiago itzuliko dute
Gipuzkoako Udalek 13,4 milioi euro itzuli beharko dizkiote Udalak finantzatzeko funtsari, aurreikusitakoa baino gutxiago.
Erredakzioa
Gipuzkoako Udalek 13,4 milioi euro itzuli beharko dizkiote Udal Finantzaketa Foru Fondoari (UFFF) 2012 urteari dagokionez, urrian aurreikusitako 22,7 milioi euro beharrean.
Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak Martin Garitano ahaldun nagusiarekin eta Itziar Miner Zerga politikako zuzendariarekin batera Finantzen Euskal Kontseiluko bileran hitz egindakoa azaldu du.
Gipuzkoako Ogasunak 2012ko kitapena "okerragoa" izango zela pentsatzen zuela nabarmendu du, hasiera batean, Gipuzkoako Udalek 23 milioi euro itzuli beharko zituztela aurreikusi baitzuten. Azkenean, 13,4 milioi euro izango dira (15,7 milioi, baina Espainiako laguntzengatik 2,3 milioi berreskuratu dituzte).
Diputatuak esan duenez, kitapen aurreikuspena ez da guztiz bete. 381,26 milioikoa izan da, hau da, % 3,96ko okertze negatiboa izan du. Hala ere, 2012ko itxierak "hobera" egin duela nabarmendu du, 2012ko okertze negatiboa % 12,6koa izan zela gogoraraziz.
Bestalde, Ekarpenenen Legea aldatzeko aldarrikatu du. Ildo horretan, Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du Finantzen Euskal Kontseiluaren azken bileran, Jaurlaritzak "gai hori aztertzeko lantalde bat eratzeko konpromisoa hartu" zuela, "nahiz eta ez zen xehetasun gehiagorik eman".