Ekonomia -

CCOOren salaketa

Bilbon zauritutako beharginetako bat kontraturik gabe ari zen

Horren ondorioz, sindikatuak salaketa jarriko du Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzan, pertsona horren lan-baldintzak zeintzuk ziren argitzeko eta enpresak izan dezakeen erantzukizuna zehazteko.

Aldamioa astelehenean erori zen. EITB.
Aldamioa astelehenean erori zen. EITB.
Aldamioa astelehenean erori zen. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon aldamio bat erorita astelehenean zauritutako langileetako bat lanean kontraturik gabe ari zela salatu du gaur CCOO Euskadi sindikatuak.

Horren ondorioz, sindikatuak salaketa jarriko du Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzan, pertsona horren lan-baldintzak zeintzuk ziren argitzeko eta enpresak izan dezakeen erantzukizuna zehazteko. Fiskaltzari kasu honetan parte hartzeko eskatu dio CCOOk.

Lan istripua astelehenean gertatu zen, Zumaia kaleko eraikin bateko etxaurrean zegoen aldamioa erorita. 25 metroko altuera eta 20 metroko zabalera zeukan.

Istripuaren ondorioz, bi behargin zauritu ziren. CCOO sindikatuak ohar baten bidez esan zuenez, istripua egitura jasotzeko prozesuan gertatu zen, langileak euskarriaren erdigunean aldamioko moduluak pilatzen ari zirenean.

Langileak Construcciones Zuar eta Andamios Europa enpresetakoak dira, sindikatuak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea