Ekonomia -

Salerosketa operazioa

Grifols farmazeutikoak Progenika Biopharmaren % 60 erosi du

Biopharma enpresa bioteknologikoaren % 60 erosi du 37 milioi euroren truke.

Argazkia: Progenika Biopharma.
Progenika Biopharma.
Argazkia: Progenika Biopharma.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grifols farmazeutikoak Progenika Biopharma enpresa bioteknologikoaren % 60 erosi du 37 milioi euroren truke. Salerosketa prezioaren % 50 eskudirutan ordaindu da eta beste % 50a botorik gabeko akzio bidez.

Plasmatik datozen botika biologikoen produkzioan, mundu mailan hirugarren konpainia da Grifols. Halaber, ikerketan eta garapen zientifikoan laguntzen duten aukera terapeutikoak garatzen eta ikertzen aitzindaria da.

Medikuntza pertsonalizaturako teknologian espezializatuta dago Progenika eta tresna omikoen (genomika, proteomika, etab.) produkzioan eta diseinuan jardun da, in vitro diagnosirako eta gaixotasunen pronostikorako. Esparru horretan nazioarte mailan dagoen konpainia aurreratuenetakoa da. Zehazki, biologia molekularrerako testak garatzen aitzindaria da.

Epe ertainera, jarduera Grifolsen laborategira eramatea aurreikusi dute, Austinera (Texas, AEB).

EAEko ehun ekonomikoan nabarmendutako elementu gisa eta Progenikaren identitateari eutsi nahian, aro berri honetan Ekarpen Spe S.A. inbertsioari jarraipena ematea adostu dute. Bertan, Jaurlaritzak, Kutxabankek, Euskadiko Kutxak, Lagun Arok eta Aldundiek hartzen dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea