Ekonomia -
Lan-baldintzak
Baionako posta-zerbitzuko langile bat bere burua hiltzen saiatu da
Aurretik idatzitako gutun batean, bere egoeraren berri eman du.
Erredakzioak
Baionako posta-zerbitzuko langile bat bere buruaz beste egiten saiatu da gaur goizean, lan-baldintza txarrak zituela eta. Aurretik idatzitako gutun batean, bere egoeraren berri eman du.
Gizonezkoa bere burua urkatzen saiatu da, baina langile batek garaiz harrapatu du eta ez dio bere helburua lortzen utzi.
Suizidio saiakera 07:45ean izan da, Baionako postetxearen atarian. Gertakari larri horren aurrean, langileek posta ez banatzea erabaki dute gaur.
Idatzita utzi duen gutun batean, lan-baldintza horietan aurrera egin ezinik zebilela azaldu du langileak. Sindikatuek langile horien egoera salatu eta zuzendaritzarekin bilera bat egitea eskatu dute.