Ekonomia -
Akordioa
Sunsundegui enpresak zabalik jarraituko du Nafarroan
Nafarroako Gobernuak, konpainiako zuzendaritzak eta UGT sindikatuak akordioa sinatu dute. Enpresaren % 51 zuzendaritzak bere gain hartuko du, eta langileek gainerako % 49a.
Erredakzioa
Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilariak, Jose Ignacio Murillo Sunsundeguiko zuzendari nagusiak eta Lorenzo Rios UGTko idazkari nagusiak konpainia zabalik jarraitzeko akordioa sinatu dute.
Akordioaren arabera, enpresaren % 51 zuzendaritzak bere gain hartuko du, eta langileek gainerako % 49a, Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez.
Transakzioa bukatzeko pertsonala berregituratzeko egitasmoa adostu beharko dute, bestela plana bideragarria izango ez dela uste dute aldeek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea