Ekonomia -

Aurrekontuak

Barrena: 'EAJk EH Bildu baztertzen du bazkide merkeagoak dituelako'

AHTa gelditzea arrazoizkoa dela uste du "hil ala biziko beharrak daudenean, proiektuan inbertitzen jarraitzea lotsagarria delako".

Pernando Barrena ETBko elkarrizketa batean. EITB
Pernando Barrena ETBko elkarrizketa batean.
Pernando Barrena ETBko elkarrizketa batean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena Sortuko bozeramailearen iritziz, Aurrekontuak onartzeko EAJk EH Bildu baztertu du, "aurretik bazkide merkeagoak zehaztuta dituelako". Halaber, diru-sarrerak jaitsi diren unean, "AHTa gelditzea arrazoizkoa" litzakeela uste du, "hil ala biziko beharrak daudenean, proiektuan inbertitzen jarraitzea lotsagarria delako".

Europa Press agentziak egindako elkarrizketa batean, EH Bilduk "inoiz ez du EAJrekin ezta inorekin hitz egitea baztertuko", esan du. Ildo honetan, "jeltzaleak kudeaketa publikoaz edo gizarte inbertsioaren mailaz hitz egiteko prest egongo balira", hitz egiteko pozez zoratzen egongo liratekeela esan du.

Horren iritziz, EAJ, "arrazoi makro politikoengatik", PPrekin akordiora iristen saiatuko da, baina "alderdi horrekin arazo handi bat du; izan ere, ez dute Kontuak onartzeko gehiengoa lortzen". "Baina gutxienez, PP erantzunkide izatea bilatuko dute, eta bake prozesuan bezalako gaietan EAJk duen parte ez hartzeko jarrerekin bat egitea", adierazi du.

Gainera, EAJk PSE-EErengana ere jo dezakeela esan du Barrenak, "eta badaki horiekin adostea ez dela oso garestia, besterik gabe, mahai gainean kromo gehiago jartzea baino ez da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea