Ekonomia -
Barajaseko aireportuan
Euro bat, ekipajeak eramateko karroak erabiltzearen truke
Aenaren esanetan, Barajasen ordainketa sistema martxan jartzeko "datarik ez dago oraindik". Aenak beste sei aireportutan sistema berria ezarriko du.
Erredakzioa
Ekipajeak eramateko karroak erabiltzearen truke bidaiariei euro bat kobratzeko makinak jartzen hasi dira Barajaseko aireportuan. Ekimenarekin urtero 3,2 milioi euro aurreztea espero du Aenak.
Aenako iturriek azaldu dutenez, Barajasen ordainketa sistema martxan jartzeko "datarik ez dago oraindik". Aenak beste sei aireportutan sistema berria ezarriko du.
Sistema Madril-Barajas, Bartzelona- Prat, Malaga, Palma, Kanaria Handia, Tenerife Hegoaldea eta Alacanteko aireportutan jarri nahi dute. Sistema berria aireportuetako "zona publikoan" aplikatuko dela azaldu du Aenak; izan ere, ontziratze eremuan doako zerbitzua izaten jarraituko du.