Ekonomia -

Bruselaren proposamena

Airelineek atzerapenengatik kalte-ordain txikiagoa ematea eskatu dute

Europako Batzordearen iritziz egungo araudia neurrigabea izan daiteke hegazkin konpainientzat.

Hegazkin bat aireportu batean lurreratzen. EITB
Hegazkin bat aireportu batean lurreratzen. EITB
Hegazkin bat aireportu batean lurreratzen. EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak airelineek atzerapenengatik edota hegaldi bat bertan behera uzteagatik bidaiariei eman beharreko kalte-ordaina mugatzeko proposamena egin du, Ryanairrek eta beste hainbat konpainiak salatu duten moduan, egungo araudiak jasotzen dituen kalte-ordainak konpainientzat neurrigabeak izan daitezkeela argudiatuz.

Europako Parlamentuak eta Gobernuek adostu behar duten proposamenaren arabera, airelineek bost ordu baino gehiagokoak diren atzerapenengatik soilik ordaindu beharko dute (orain hiru orduko atzerapenetik aurrera jasotzen dira kalte-ordainak) eta kaltetutako bidaiariei gehienez hotel batean 3 gau ordainduko dizkiete.

Egun, indarrean dagoen arauak, bertan behera geratzen diren hegaldiengatik edota atzerapenengatik airelineak bidaiariei janaria eta ostatua ematera behartzen ditu. Laguntza horiek ez dute inolako mugarik, eta Bruselaren iritziz "airelineen biziraupena arriskuan jar dezakete", sumendien errautsak sortutako krisia bezalako kasuetan, esaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea