Ekonomia -
Manifestazioa
Milaka lagunek EAJren eta PPren murrizketen aurka egin dute Bilbon
Eredu sozioekonomiko berri bat aldarrikatu dute Bilbon 8 sindikatuk eta 50 gizarte erakundek deituriko manifestazioan.
Erredakzioa
Milaka lagun, 15.000 antolatzaileen arabera, bildu dira Bilboko manifestazioan eredu sozioekonomiko berri bat aldarrikatzeko. Jaurlaritzaren aurrekontuen murrizketen eta PPren pentsioen erreformaren aurka egin dute.
"Gizarte eredu berri baten alde, Euskal herrian lan eta eskubide sozial duinak" lelopean bildu dira. ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek deitu dute manifestazioa, eta irailaren 26an Euskal Herrian greba orokorra deitu zuten eragileek bat egin dute.
Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide ELA eta LABeko idazkari orokorrak egon dira besteak beste. Muñozek gogor kritikatu du Iñigo Urkullu lehendakaria, eta lehenengo urtean (1.150 milioiko murrizketa) Patxi Lopezek hiru urte eta erdian egindako murrizketen (620 milioi) bikoitza egin duela salatu du. Azkenik, aurrekontuek langabezia gehiago eragingo dutela kritikatu du.