Ekonomia -

Nafarroako Zerga agentzia

Iruzurraren aurkako borrokak 161,5 milioi berreskuratu ditu 2012an

Iruzurraren aurkako 2013-2017 Plana egiten ari direla iragarri dute eta seihileko honen amaierarako prest izatea espero dute.

Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria. EFE
Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria.
Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Zerga agentziak iruzurraren aurkako borrokari esker 161,5 milioi berreskuratu ditu 2012an, aurreko urtean baino % 31,18 gehiago. Guztira, 161.500.966 euro; diru-sarrera osoen % 5,42.

Iruzurraren aurkako borrokan "historiako zifrarik altuenetakoa" dela nabarmendu du Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak.

Bildutako diru-kopuruaren "hobekuntza" nabarmendu du eta krisiaren eraginez jaitsi diren diru-sarrerak kontuan hartuta, azken urteetako "altuena" dela esan du.

Iruzurraren aurkako borroka hiru sailetan banatzen dela azaldu du: kudeaketa, ikuskaritza eta diru-bilketa.

Diru-kopuru horren zatirik handiena BEZaren aitorpenenen berrikusketatik berreskuratu da (24,6 milioi euro), baina nabarmena da baita ere PFEZen zergetatik eta Sozietateetatik lortutakoa; 7,1 eta 6,09 milioi euro, hurrenez hurren.

Bestalde, ikuskaritza sailak 253 zergaduni 1.076 ikuskapen egin zizkien iaz eta era horretan, 69.499.283 euro lortu zituzten.

Sail horren barruan, 30.8 milioi eman dituzten lau delitu aipatu behar dira. Delitu horien artean, garrantzitsuena Guardia Zibilak egindako operazio bat izan dela aipatu du Goicoecheak. Bertan, 20 lagun atxilotu zituzten hidrokarburoarekin eta urrearen merkatuarekin lotutako iruzurra egiteagatik.

Ogasunari iruzur egitea "geroz eta zailagoa eta garestiagoa" dela esan du kontseilariak; izan ere, isunak handitu direla azpimarratu du.

Azkenik, dagoeneko Iruzurraren Aurkako 2013-2017 Plana egiten ari direla iragarri du eta seihileko honen amaierarako prest izatea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea