Ekonomia -
Familien aurrezkiak
Familien aurrezkiak 2,8 puntu jaitsi dira, errentaren % 8,2ra arte
Familiek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek pilatutako aurrezkiak 55.122 milioi eurokoak izan dira.
Erredakzioa
Familien eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen aurrezki tasa errenta erabilgarriaren % 8,2koa izan zen 2012an, hau da, 2011n baino 2,8 puntu gutxiago. Errenten murrizpenek eragin dute hori.
Estatistikaren Institutu Nazionalaren datuen arabera, langileen soldaten % 5,4 eta jabetzaren errentetako kitapen garbien % 3,4 murriztu direnez, familien lehen mailako errentak % 3,8 murriztu ziren 2012an.
Joan den urteko laugarren hiruhilekoan familien aurrezki tasa errenta erabilgarriaren % 12,7n finkatu zen, 2011ko aldi berean baino 3,5 puntu gutxiago.
Familiek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek pilatutako aurrezkiak 55.122 milioi eurokoak izan ziren, eta, jasotako kapital-transferentzietako kitapenen 3.455 milioi euroekin batera, inbertsio-fluxua finantzatzea ahalbidetu zuen. Azken hori, 49.494 milioi eurotan balioztatu dute; 2011n baino % 11 txikiagoa izan zen, beraz.
Hala, 9.083 milioi euroko finantziazio ahalmena izan du 2012an.