Ekonomia -

Inaugurazio ekitaldia

IK4-Tekniker ikerketa zentroak I+B+G arloan erreferente izan nahi du

Gune berria Eibarko teknologia poloan kokatuta dago, eta 260 lagun ari dira lanean bertan. 22 milioi euroko inbertsioa behar izan da lanak amaitzeko.

IK4-Tekniker ikerketa zentro berriak ateak ireki ditu. Argazkia: EFE
IK4-Tekniker ikerketa zentro berriak ateak ireki ditu. Argazkia: EFE
IK4-Teknikerrek egoitza berria du, Eibarren

1:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

IK4-Tekniker ikerketa zentroak ateak ireki ditu gaur Eibarren, eta I+B+G (Ikerketa, Berrikuntza eta Garapena) alorrean erreferente izan nahi du Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gune berriaren irekiera ekitaldian izan dira, besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburua. Eredu ekonomiko berri baten beharra aldarrikatu du Garitanok, eta politika neurrien orientazioan jauzi kualitatiboa egin behar dela uste du Tapiak, baita inbertsioen kudeaketan eta I+B+G alorrean ere.

Halaber, ekitaldian izan dira EAEko ekonomia eta politika alorreko hainbat ordezkari ere, hala nola, Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko idazkari nagusia, Peio Guibelalde Adegiko presidentea, Antonio Basagoiti eta Borja Semper Alderdi Popularreko buruzagiak, eta Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten burua.

I+B+G alorrean duen konpromisoa berretsi du Jesus Maria Iriondo IK4-Tekniker enpresako presidenteak.

IK4-Tekniker ikerketa zentro gune berria Eibarko teknologia poloan kokatuta dago, eta 260 lagun ari dira lanean bertan. Halaber, eraikina egiteko 22 milioi euro behar izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea