Ekonomia -

Mahai Sektoriala

3 egun libre gehiago izateko aukera eskaini die Osakidetzak langileei

Osasun arloko Mahaiaren bigarren bileran lanaldia luzatzea izan dute hizpide, baina akordiorik gabe amaitu da batzarra.

Sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute goizean Gasteizen. Argazkia: EFE
Sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute goizean Gasteizen.
Ertzaintzak kaleratu egin ditu Gurutzetako ospitalean protestan ari ziren langileak

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun arloko Mahaiaren bigarren bilera egin dute ostegun honetan Gasteizen, eta hiru egun libre gehiago izateko aukera eskaini die Osakidetzak sindikatuei, Jose Maria Armentia Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak bilera amaieran jakinarazi duenez.

Bigarren bilera honetan lanaldia luzatzearen gaia jorratu dute, baina akordiorik gabe amaitu da batzarra.

Armentiaren esanetan, hiru egun libre gehiago izateko aukera jarri du mahai gainean Osakidetzak, lanaldia luzatzeak langileengan izango lukeen eragina aintzat hartuta.

Neurri horrekin lan baldintzen aldaketak langileei eragingo dizkien kalteak txikiagotu nahi ditu Osakidetzak. Ildo beretik, aurrerago, lana eta familia uztartzeko neurri gehiago aurkezteko aukera ere jarri du mahai gainean Armentiak.

Negoziazioak nola doazen galdetuta, oraindik ere "lehen minutuan" daudela adierazi du Jose Maria Armentiak. "Epe motzera, ertainera eta luzera kudeatu beharreko gaia da", gaineratu du.

Kontzentrazioa egin dute Osakidetzaren Gasteizko egoitzaren aurrean

Sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Osakidetzaren egoitza nagusiaren atarian, osasun arloko Mahaiaren bigarren bilera dela eta.

Mobilizazioetan, SATSE, SAE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek hartu dute parte, eta "Murrizketarik ez", "Inposiziorik ez" eta "Ez da dirurik falta, lapurrak daude soberan" zioten pankartak eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadiko Osasuna