Ekonomia -
Sol-en
Osasun publikoa aldarrikatu du Madrilen 'marea zuri' handi batek
Bestalde, Javier Fernandez-Lasquetty Madrileko Osasun kontseilariak esan duenez, gaurko manifestazioak "inoiz baino zentzu gutxiagorik" dauka.
Erredakzioa
40.000-50.000 pertsona inguruk osatu dute gaur, igandean, Madrileko kaleak osasun publikoaren alde zeharkatu dituen 'marea zuria'. Manifestazioa ospitale eta osasun publikoen kudeaketa pribatizatzearen kontra egin dute, eta Sol-en bukatu du bere ibilbidea.
'Marea zuria'ren buruak Madrileko Erkidegoaren Gobernuaren egoitzaraino heldu da, zenbait pankarta eta 'osasun publikoa', 'lapurrak' eta 'Gonzalez dimisioa' oihu artean .
Martxa jai giroan egin dute manifestatzaileek eta polizia gutxiren begiradapean zeharkatu du ibilbidea, nahiz eta leku zehatz batzuen inguruan hesi bat jarri duten, esaterako, Osasun Ministerioan, Diputatuen Kongresuaren eta Erkidegoko Presidentetzaren egoitzaren sarbideetan.
Bi txarangek eskainitako musika eta abesbatza baten kantak izan dira entzungai ibilbidean zehar.
Bestalde, Javier Fernandez-Lasquetty Madrilgo Osasun kontseilariak igande honetan adierazi duenez, osasun publikoaren alde deitutako manifestazioak "inoiz baino zentzu gutxiago du". Halaber, kontseilariak ohartarazi duenez, "barrikadetatik ez da ezer lortzen".