Ekonomia -
2013ko Aurrekontuak
Egibar: 'Badaukagu oposizioaren jarrera aldatzeko denbora'
Egibarren esanetan, EAJk ez zuen aurrez ikusten Aurrekontuak luzatzea, baina hala gertatuta ere, Jaurlaritzak aurrera egin dezakeela erantsi du.
Erredakzioa
Ostiraleko osoko bilkura iritsi arte oposizioko taldeen jarrera “desaktibatzeko” denbora badagoela adierazi du gaur Joseba Egibar GBBko presidenteak. ETBri eskainitako elkarrizketan, Egibarrek esan du posible ikusten duela talde batzuen jarrera "desaktibatzea", bai fiskalitatearen eta bai aurrekontuen inguruan akordioak lortzeko borondatea eskaini dutelako. Hala ere, “gaur egun” talde guztiek euren osoko emendakinak babestuko dituztela gogoratu du. Egibarren esanetan, EAJk ez zuen aurrez ikusten Aurrekontuak luzatzea, baina hala gertatuta ere, Jaurlaritzak aurrera egin dezakeela erantsi du. Gainera, kontuak diru-sarreren eta gastu beharren "araberakoak" izan behar direla eta "lehentasunak" ezarri behar direla esan du. Aurrekontu hauek Aurrekontu luzatu batean sartzen dira, baina ezin dugu gastatu ez duguna", ohartarazi du.
Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, "helburua Aurrekontuak lehenengo saiakeran onartzea da; itzularazi egiten badituzte, Aurrekontu luzatuak kudeatu beharko ditu [Jaurlaritzak], baina, ostirala arte, negoziatzeko denbora dago".