Ekonomia -

Ez dira arrantzan aterako

Euskal arrantzontziek hegalaburraren kuota saldu dute

Cartagenan egoitza duen multinazional batek 450.000 kilo bakoitzagatik 11 euro ordainduko dizkie.

Hegalaburra. Argazkia: EITB
Hegalaburra.
Euskal arrantzaleek hegalaburraren kuota oso saldu dute

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baxurako euskal arrantzontziak ez dira hegalaburra arrantzatzera aterako uda honetan. Arrantzale gipuzkoarrek eta bizkaitarrek arrantza kuota guztia saldu dute; 450.000 kilo hain zuzen.

Era honetan, euskal flotak Murtziako multinazional baten parte diren Barbateko atun-arrantzaleei saldu die kuota guztia 5 milioi euroren truke.

Egoera ekonomiko txarra dela eta, arrantzaleek 450.000 kiloak saldu dituzte; izan ere, arrantzara atera baino, saltzea merkeagoa ateratzen zaiela diote.

Banan-banan, sarerik gabe, modu tradizionalean harrapatu ohi dute hegalaburra edo zimarroia euskal arrantzaleek. Harro izan ohi da euskal flota arrantza modu honekin, baina uda honetan, baxurako arrantzontziak ez dira zimarroia harrapatzera aterako.

Iaz kuotaren % 70 saldu zuten eta ondo joan zen esperientzia, arrantzaleen esanetan. 10 euro ordaindu zizkieten kiloko. Aurten 11 euro agindu dizkiete. Bestela, arrain merkatuan salduta, 6 eta 9 euroan saltzen dute.

Kuota salduta lortuko dituzten ia 5 milioi euroak zati berdinetan banatuko dituzte baxurako 43 arrantza-ontzietan, patroien eta marinelen artean.

Hortaz, ez da ohiko hegalaburrik izango aurten saltokietan, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak sarerik gabe harrapatu ohi den arrain hau ezagutarazteko eusko labeleko etiketa merkaturatu berri duen.

Hala ere, Jaurlaritzak mugak jarri ditu, eta horrelako salmenta bi urtez jarraian egiteko baimena bakarrik eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Euskal Autonomia Erkidegoa Arrantza albisteak 2024