Ekonomia -
Auzitegi Konstituzionala
Jaurlaritzak ez die funtzionarioei ordainsaria bueltatzea eskatuko
Jaurlaritzak ez die 2012ko ekaina eta abendua bitartean kontratua amaitu zuten langileei Gabonetan jasotako ordainsaria bueltatzea eskatuko, Konstituzionalaren epai irmoa mahai gainean izan arte.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak ez die 2012ko ekaina eta abendua bitartean kontratua amaitu zuten langileei Gabonetan jasotako ordainsaria bueltatzea eskatuko, Auzitegi Konstituzionalaren epai irmoa mahai gainean izan arte.Atzo, EAEko funtzionarioen 2012ko Gabonetako ordainsaria bertan behera uztea erabaki zuen Auzitegi Konstituzionalak, Euskadin neurria albo batera uzteak “Estatuko politika ekonomikoan beharrezkoa den koherentziarako” ondorio “kaltegarriak” izango lituzkeela argudiatuta.Gaur, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Urkulluren Gobernuak aldi baterako langileekin zer egin argitzeko eskatu ziola Auzitegi Konstituzionalari. 2012ko uztaila eta abendua bitartean 12.000 pertsonak kontratua bukatu eta kitapenean Gabonetako ordainsaria jaso zuten.Azken erabaki “irmo” baten zain, Jaurlaritzak ez die langile horiei dirua bueltatzea eskatuko.Eskatutakoa ez egitea leporatu dio Erkorekak Konstituzionalari, eta erabaki horrekin 12.000 langile “segurtasun juridikorik gabe” utzi dituela gaineratu du. Gai horren inguruan, erabaki bat “lehenbailehen” hartzeko eskatu dio Jaurlaritzak auzitegiari.