Ekonomia -
Ezkutuko ekonomia
De Guindosek dio ez duela inoiz 500 euroko billeterik ikusi
Ekonomia ministroaren hitzetan, ''zentzuzkoa'' litzateke billete horiek bertan behera uztea.
Erredakzioa
Luis de Guindos Ekonomia ministroaren ustez, ''zentzuzkoa'' da 500 euroko billeteak bertan behera uzteko hainbat alderdik egin duten proposamena, eta zenbateko horretako billeterik inoiz ikusi ez duela esan du.
500 euroko billeteak kentzeko Alfredo Perez Rubalcaba oposizioko buruak egindako proposamena zentzuzkoa dela esan du ministroak Onda Cero irrati katean egin duen elkarrizketan, baina egin beharrezkoa iruzur fiskalari aurre egitea dela gaineratu du.
PSOEren eta IUren eskaera
Ministroaren adierazpenen ondoren, Europar Batasuneko agintariei 500 euroko billeteak bertan behera uzteko proposamena helaraztea eskatu diote Gobernuari PSOEk eta Izquierda Pluralek. ''Ematen du denok gaudela ados; beraz, onar dezagun neurria'', esan du Soraya Rodríguez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak.