Ekonomia -
Eroski eta Fagor
Kaltetuak elkarteak bitartekari berri bat eskatu du ekarpenen auzian
Finantza-ekarpenen kaltedunek salatu dutenez, Kontsumobidek ez du eskumenik inbertitutako dirua buelta dezaten derrigortzeko.
Erredakzioa
Eroski eta Fagor enpresetako ekarpernek kaltetutakoen elkarteak gai horretan ''serio'' esku hartu dezan eskatu dio Administraziori ostiral honetan, finantza produktu horietan inbertitutako dirua itzuli diezaieten.
Kaltetuak izeneko erakundearen ustez, Kontsumobidek ezin du gaia konpondu, ez baitu eskumenik inongo erakunderi dirua itzultzea eskatzeko, erakundeko iturriek jakitera eman dutenez.
Eroski eta Fagor enpresetako ekarpen subordinatuekin aurreztaile txikiei egindako ''iruzurra'' salatu du erakundeak, bertako kideen ustez eskarmentua duten inbertitzaileei zuzendutako arrisku handiko finantza produktuak direlako saldutakoak.
Joan den otsailaren 18an, gaiaren inguruko ekimena onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, eta testu horretan Kontsumobideri ofizioz esku hartu dezan eskatu zioten, produktuak erosi dituztenen eta horiek saldu dituztenen bankuen artean.
Elkarteko kideen hitzetan, Kontsumobidek esku hartzea katetuentzat ''tranpa'' da. "Ez da arazoa konpondu dezakeen erakundea'', berretsi dute. ''Bertara bidali gaituzte, baina adarra jo digute'', adierazi dute iturri horiek.