Ekonomia -
2013ko martxoko datuak
Etxebizitzen salmenta % 40,4 jaitsi da EAEn eta Nafarroan
Euskal Autonomia Erkidegoan 780 etxebizitza soilik saldu ziren 2013ko martxoan eta Nafarroan 263.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan % 40 jaitsi dira etxebizitzen salmentak joan den martxoan. Salerosketak gehien jaitsi diren erkidegoak dira, Asturiasen atzetik, Estatuko Estatistika Institutuak jakinarazi duenez.
Hala, EAEn guztira 780 etxebizitza saldu ziren martxoan, iazko martxoarekin alderatuta % 40,4 jaitsi dira salerosketak.
Salmenta gehienak merkatu librean gauzatu ziren, guztira 560 etxebizitza saldu ziren, iaz baino % 32 gutxiago, saldutako beste 220 etxebizitzak babes ofizialekoak izan ziren.
Urtebetean, etxebizitza berrien salmentak % 48 inguru jaitsi dira, eta bigarren eskuko etxebizitzen salmentak, berriz, % 34 egin du atzera.
Nafarroan ere iaz baino % 40,4 etxebizitza gutxiago saldu ziren 2013ko martxoan. Guztira 263 etxe saldu ziren.
Estatuan, berriz, etxebizitzen salmentak, batez beste, % 12,6 egin du behera.