Ekonomia -
Tasen beherakada
Kreditu-txartelen komisioak % 60 ere jaistea proposatu du Visak
Tasak transakzioaren balioaren % 0,3ra jaisteko eta, lehiakortasuna errazteko, arauak aldatzeko konpromisoa hartu du Visa Europak, Europako Batzordeak isuna jartzea saihestu nahian.
Erredakzioa
Visa Europak kreditu-txartelekin egindako ordainketetan bankuen arteko komisioak % 40 eta % 60 artean murrizteko konpromisoa hartu du Europako Batzordearen isuna saihestu nahian.
Tasak transakzioaren balioaren % 0,3 jaisteko eta lehiakortasuna errazteko arauak aldatzeko konpromisoa hartu du Visa Europak, isuna saihestu nahian, EBko Exekutiboak gaur jakitera eman duenez.
Europako Batzordeak konpromisoak onartzen baldin baditu lau urte izango lirateke indarrean.
2012ko uztailean kargu-orri gehigarria bidali zion Batzordeak multinazionalari; izan ere, monopolioaren aurka ikerketa abian du Europak, eta prozeduran beste pauso formal bat zen. 2009ko apirilean lehen abisua eman zion Europako Batzordeak Visari.