Ekonomia -

Ekintzailetza Legea

Lana sortzen duten atzerriko inbertitzaileei sarrera erraztuko diete

Espainiako Enplegu Ministerioak dagoeneko Ekintzailetza Legearen aurreproiektua ia prest du.

Fatima Bañez Enplegu ministroa. Argazkia:
Fatima Bañez Enplegu ministroa.
Fatima Bañez Enplegu ministroa. Argazkia:

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekintzailetza Legeak enplegua emateko edo inbertsio garrantzitsuak egiteko asmoa azaltzen duten atzerriko inbertitzaileei sartzeko eta bizitzeko aukera erraztuko die.

Fatima Bañez Enplegu ministroak iragarri duenez, Ekintzailetza Legearen aurreproiektua ia amaituta dago eta horrekin, enplegua sortu nahi duten atzerriko inbertitzaileei Espainiara sartzea erraztuko zaie.

Enplegua sortzeko eta inbertsio garrantzitsuak egiteko asmoa duten atzerritarrei, sartzeko eta bizitzeko baimenak eskuratzeko betekizunak erraztuko dizkie.

Halaber, ikertzaileei eta gaitasun handiak dituzten profesionalei ere sarrera erraztu nahi zaie legearekin.

Erreformen Programa Nazionalak talentua eta inbertsioa erakartzeko baimenen erregimen berri bat aurreikusten du. Espainia osorako balio izango du eta enplegua sortzen duten eta enpresa proiektuetan inbertitzen duten atzerritarrei ezarriko zaie.

Iberdrolak Gazte Enplegu eta Ekintzailetza Estrategiari emandako atxikimendu ekitaldian iragarri du neurria Bañezek, Iberdrolak San Agustin de Guadalixen heziketa garatzeko duen zentroan.

Azkenik, Ekintzailetza Legeak lan bat baino gehiago duten autonomoen kotizazioa jaistea aurreikusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea