Ekonomia -

Emperador Operazioa

12 enpresaburu eta erregearen hiru lehengusina inputatu dituzte

Andreu epaileak 12 enpresaburu eta Juan Carlos Espainiako erregearen hiru senitarteko inputatu ditu, Gao Ping enpresariak dirua zuritzeko zuzendutako antolakuntzan parte hartzea egotzita.

Emperador Operazioan hainbat lagun atxilotu zituzten. EFE.
Emperador Operazioan hainbat lagun atxilotu zituzten. EFE.
Emperador Operazioan hainbat lagun atxilotu zituzten. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak 12 enpresaburu eta Juan Carlos Espainiako erregearen hiru senitarteko inputatu ditu, Gao Ping enpresariak dirua zuritzeko zuzendutako antolakuntzan parte hartzea egotzita. Aste honetan deklaratu beharko dute, iturri judizialek adierazi dutenez.

Inputatuei Ogasun publikoaren aurkako delitua eta dirua zuritzeko kooperazioa leporatu die epaileak. Besteak beste, Antonio Banús Ferre eta Enrique Ortega enpresaburuak inputatu ditu, baita erregearen hiru lehengusin: Maria Margarita Borgon, Maria Inmaculada eta Maria Ilia Garcia de Saez.

Banus Ferre eta Ortega Cedron aske geratu dira gaur goizean, nahiz eta Fiskaltzak espetxea eskatu. Hala ere, hilbetean behin epaitegira joan beharko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea