Ekonomia -

Erreforma

'EAJk euskal pentsio sistema nahi du, ez funtzionatzeak ez dio axola'

Buruzagi sozialistak Espainiako Gobernua prestatzen ari den pentsioen erreforma kritikatu du, eta sozialistek ez dutela onartuko nabarmendu du.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal pentsio sistema nahi dute jeltzaleek eta ez funtzionatzeak ez die axola, Jose Antonio Pastor PSE-EEko buruzagiaren arabera.

Obsesioekin itsututa egotea egotzi dio Pastorrek EAJri. "Dirudienez, ez zaie axola pentsio sistemak funtzionatzen duen ala ez, baldin eta euskalduna bada", adierazi du. Azaldu duenez, diru kutxatik jasotzen dutena baino gehiago ordaintzen dute euskaldunek .

Buruzagi sozialistak Espainiako Gobernua prestatzen ari den pentsioen erreforma kritikatu du, eta sozialistek ez dutela onartuko nabarmendu du. Halaber, alor horretan edozein aldaketa egiteko akordio politikoa lortzea ezinbestekoa dela iritzi dio.

EAJrekin negoziaketak

Eusko Jaurlaritzarekin hasitako negoziazioen harira, baikor mintzatu da Pastor eta akordioa lortzea posible dela uste du. "Akordioaren funtsa ez da EAJ eta Eusko Jaurlaritza arazoetatik ateratzea, ezta koalizio gobernua osatzea ere", adierazi du.

Kontzertu ekonomikoa

EAEko Kontzertu ekonomikoa babestu du, beste behin, Pastorrek: "Kataluniako arazoak Kataluniarenak dira eta han konpondu behar dituzte, eta ez EAEren kontura". Gaineratu duenez, ez dute onartu nahi benetako arazoa Artur Masen populismo nazionalista dela.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia ere kritikatu du. Pastorren esanetan, Diputatuen Kongresuan Kontzertu Ekonomikoaren blindatzea bozkatu izan denean popularrek kontra egin dute, baita EAEko ordezkariek ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea