Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da, Hernanin lan-istripua izan eta hiru egunera

Garabi enpresa bateko langilea zen, eta joan den asteartean izan zuen istripua. Ostegun honetan hil da, ezbeharrak eragindako zaurien ondorioz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garabi enpresa bateko 35 urteko langile bat hil da ostegun honetan, orain hiru egun Hernanin lan-istripua izan ondoren. Asteartean izan zen istripua, Hernaniko Pagoeta auzoan Iberdrolako subestazio batean, eta gaur hil da langilea, ezbeharrak eragindako zaurien ondorioz.

Gruas Garro enpresako hainbat langile garabia muntatzen ari ziren, eta pisu handiko piezetako bat gainera erori zitzaien.

Guztira hiru lagun zauritu ziren, eta horietako bat ospitalera igorri zuten. Bertan hil da gaur. Gainerako biek zauri arinak jasan zituzten, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea