Ekonomia -

Txosten sozioekonomikoa

Ongizateari eragiten dion diru publikoa ez murrizteko eskatu du EGK-k

Euskal gizartean desberdintasun soziala "polarizatu" egiten ari dela ohartarazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak (EGK) herritarren ongizateari dagozkion partida publikoak ez murriztea eta funtzionamendu gastuari eustea eskatu die erakundeei.

Juan Maria Otaegi EGK-ko presidenteak 2012ko Txosten Sozioekonomikoa aurkeztu du gaur. Haren hitzetan, Euskadik iaz izan zuen egoera ekonomikoa azaltzen du idatziak, "inork aurreikusi ez zuen atzeraldia" oinarri hartuta. Geldialdi hori handituz joan zen hiruhileko batetik bestera, eta langabezia hazi egin dela da horren adibide garbia.

Txostenak aurkezten duenez, 2012ra arte, Euskadin langabezia etengabe handituz joan da azken 5 urteetan, eta adin tarte guztiak jo ditu. Guztira, 43.000 lanpostu galdu ziren, eta langabezia-tasa % 12,8ra arte heldu zen. Hala ere, nahiz eta diru-sarrerak bermatzeko Euskadiko sistemak pobreziaren atarian bizi diren herritarren kopurua % 5,3ra murriztu duen, EGK-k adierazpen hau egin du: "Euskal gizartean, desberdintasun sozialean polarizazioa handitu egin da, eta pobrezia tasak handiak dira etorkinen familietan, guraso bakarra dutenetan eta langabezia pairatzen dutenetan".

Horren harira, EGK-k uste du Euskadiko erakundeek ez dituztela herritarren ongizateari zuzenean dagozkion partida publikoak, inbertsio errealak eta transferentzia arrutak, murriztu behar. Bestalde, funtzionamendu gastuei ere eustea gomendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea