Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

2013an Espainiako ekonomia % 1,4 jaitsiko da, eta Euskadikoa % 1,3

Laboral Kutxak egindako ikerketa baten arabera, aurten, langabezia-tasa % 27,2ra arte handituko da Espainian; eta % 16,5era arte Euskadin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,4 jaitsiko da, eta Euskadikoa % 1,3. Hala, bi ekonomiek atzeraldian jarraituko dute urtea bukatzen denerako, "2012 Euskal Ekonomia" Laboral Kutxak egindako txostenaren arabera.

Ikerketa horrek dioenez, langabezia-tasa % 27,2ra arte handituko da aurten Espainian, eta % 16,5era arte Euskadin.

Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa saileko zuzendariak esan duenez, puntu bateko hazkundea iragarri dute 2014rako Espainian, eta 1,2 puntukoa Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hala ere, zehaztu duenez, "tarte handia dago zenbateko horretarako", eta zenbaki bat aurreratzea "ia azti-lana izango litzateke".

2014ko langabezia-tasari dagokionez, jaistea "zaila" dela adierazi du.

Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) harira, Laboral Kutxak ez du inflazio arazorik aurreikusi. Hala, salneurriek % 1,6 egingo dute gora Espainian, eta % 1,7 EAEn.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea