Ekonomia -
Ontziolen etorkizuna
Urkulluk Europako Batzordearen erabakia kritikatu du
Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak ontzigintza "arreta handiz" zaintzea espero du lehendakariak, sektore "lehiakorra" delako.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak Europako Batzordeak hartutako erabakia kritikatu du, ez baitu, haren esanetan, "ontzigintza sektorearen etorkizunaren aurrean lasaitasunik sortzen", eta ontziolei laguntzeko neurriak har ditzala eskatu dio Europari.
Europako Batzordeak hartutako erabakiaren berri izan eta berehala, erresoluzio horri buruzko analisi sakona egin aurretik, Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak ontzigintza "arreta handiz" zaintzea espero duela esan du Urkulluk, ontzigintza "sektore lehiakorra delako".
Joaquin Almunia Europako Lehiakortasun komisarioak ontziolei etorkizunik onena opa diela esan du, eta, horren harira, Urkulluk hau adierazi du: "Etorkizuna ez da soilik desira onekin eraikitzen, baizik eta ekintzekin". Hala, desira onekin batera Almuniak laguntza neurri jakin batzuk bideratzea espero du lehendakariak.