Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

14.600 pertsona gehiago lanean Euskadin, bigarren hiruhilekoan

Jarduera tasa % 56,4ra igo da, baina langabezia tasa ere % 0,7 handitu da, % 14,05era ailegatuz.

Euskadik 11.200 langabe gehiago zenbatu ditu bigarren hiruhilekoan. Argazkia: EFE.
Euskadik 11.200 langabe gehiago zenbatu ditu bigarren hiruhilekoan. Argazkia: EFE.
Euskadik 11.200 langabe gehiago zenbatu ditu bigarren hiruhilekoan. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteko bigarren hiruhilekoan, Euskadik 14.600 lanpetu eta 11.200 langabe gehiago zenbatu ditu. Hala, langabezia tasa % 14,05era heldu da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,7 gehiago. Jarduera tasa % 56,4ra arte igo da, urteko lehenengo hiru hilabeteetan baino % 1,3 gehiago.

Eustatek egin duen Jarduerarekin Erlazioa duten Herritarren Inkestaren (PRA) datuen arabera, 2013ko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan merkatuak 14.600 lanpetu gehiago ditu, eta guztira 902.900 pertsonak dute lana. Langabeen harira, 153.600 zenbatu dituzte, aurreko hiruhilekoan baino 11.200 gehiago.

Guztira, 8.100 gizonek eta 6.500 emakumek aurkitu dute lana bigarren hiruhilekoan. Herrialdeei begira, Bizkaian lortu dute lan gehiago, 10.300 lanpetu gehiagorekin; Gipuzkoan 4.200 pertsonek aurkitu dute lana; eta Araban egoera berdintsua jarraitzen du.

Okupazio tasa, 16 eta 64 urte arteko pertsona lanpetuen portzentajea, % 62,8 da, aurreko hiruhilekoan baino portzentaje puntu bat gehiago. Aipatu tasa % 66,5ekoa da gizonen artean, eta % 59koa emakumeen artean.

Herrialdeka, Gipuzkoa da okupazio tasa altuena duena, % 64,8rekin. Arabak % 62,5ekoa du eta Bizkaiak, berriz, % 61,7koa. Azken hau tasa txikiena du, baina hiruhileko honetan gehien handitu da herrialde horretan, 1,4 puntu gehiagorekin.

Kontratu mugagabea duten 1.900 pertsona lanpetu gutxiago zenbatu dira bigarren hiruhilekoan, eta guztira 563.800 lanpetuk dute kontratu mugagabea, aurreko hiruhilekoan baino 1.900 pertsona gutxiagok. Bitartean, aldi baterako kontratuarekin edo kontraturik gabe lan egiten duten 700 pertsona gehiago dago, 157.800 guztira. Egoera hori soldatapekoak ez diren langileen hazkundeagatik dator (enpresariak eta autonomoak); izan ere, 15.700 pertsona gehiago zenbatu dituzte egoera horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea