Ekonomia -

Negoziazio kolektiboa

ELAk astebeteko mobilizazioak eta grebak deitu ditu, urrirako

Deialdien helburua negoziazio kolektiboa "indartzea" izango da, Adolfo Muñoz idazkari nagusiak iragarri duenez.

Adolfo 'Txiki' Muñoz. EFE
Adolfo 'Txiki' Muñoz. EFE
ELA Confebask egoitzaren aurrean kontzentratu da

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak astebeteko mobilizazioak eta grebak deitu ditu urrirako, negoziazio kolektiboa "indartzeko".

Bilbon, Confebasken egoitzaren aurrean egindako ekitaldi batean, EAEko patronala "diru publikoz lagundua dagoen lobby" bat dela eta "helburu bakarra" lan eskubideak suntsitzea dela salatu du Muñozek.

Horren esanetan, patronalari "zilegitasuna kendu" behar zaio, eta soldata jaitsieren aurrean "bake soziala" egotea nahi izatea deitoratu du.

Sindikatu abertzaleak adierazi duenez, lan hitzarmena izatea ez da "pribilegioa", eta, horrenbestez, "enpresetan sindikatuen antolakuntza indartzeko" protestak iragarri ditu urrirako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea