Ekonomia -

Tax lease

Erkoreka: 'Urkulluren konpromisoa eta inplikazioa erabatekoa izan da'

Atzo, Soria ministroarekin izan zen bileran ez zen Jaurlaritzako ordezkaririk izan, baina balizko helegiteari buruz azaldu beharrekoak azalduta daudela esan du Erkoreka bozeramaileak.

Josu Erkoreka. EiTB.
Josu Erkoreka. EiTB.
Josu Erkoreka. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ontziolen etorkizunari buruz hitz egiteko Industria Ministerioak deitutako bileran Urkullu lehendakaria egon ahal izateko “agendak egokitzea” ezinezkoa izan zela adierazi du gaur Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak. Hala ere, gai horren inguruan Urkullu lehendakariaren konpromisoa azpimarratu du Erkorekak. “Ezinezkoa da inork Urkulluren konpromisoa zalantzan jartzea”.

Atzo, Soria ministroarekin izan zen bileran ez zen Jaurlaritzako ordezkaririk izan, baina balizko helegiteari buruz azaldu beharrekoak azalduta daudela esan du Erkoreka bozeramaileak.

Azaldu duenez, lehendakariak beste hiru data proposatu zituen bilera hura egiteko, tartean uztailaren 25a (jaieguna Euskadin).

Hala ere, Urkulluk hartutako konpromisoa eta “inplikazioa” zalantzan ez jartzeko eskatu du Justizia sailburuak. “Urkulluren konpromisoa erabatekoa izan da, inork ezin du zalantzan jarri", gaineratu du.

Ontziolen etorkizuna bermatzeko asmoz, datorren astelehenean lantaldea eratuko du Arantza Tapia sailburuak, alorreko eragile ezberdinekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea