Ekonomia -

Ez lehiatzeko akordioa

BBKri eta Vital Kutxari ezarritako isunak berretsi ditu Gorenak

Auzitegi Nazionalak aurrezki kutxei ezarritako 3,5 eta 2 milioi euroko isunak baieztatu ditu Gorenak, 15 urteetan zehar ez lehiatzeko akordio bat mantendu zutelako.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak BBK eta Vital Kutxa aurrezki kutxei ezarritako 3,5 eta 2 milioi euroko isunak baieztatu ditu Auzitegi Gorenak gaur, 15 urteetan zehar ez lehiatzeko akordio bat mantendu zutelako. Merkatuaren banaketa eta prezioak adostu zituztela berretsi du Auzitegiak.

Bi entitateek helegitea aurkeztu zuten Auzitegi Nazionalaren erabakiaren aurka, baina Gorenak atzera bota ditu. Lehiakortasunaren Batzorde Nazionalak (CNC) ezarritako isunak erdira murriztu zituen Auzitegi Nazionalak 2009ko azaroan.

CNCk BBKri, Kutxari, Vital Kutxari eta Nafarroako Kutxari (CAN) 24 milioi euroko isunak ezarri zizkien Lehiakortasunaren Legea urratzeagatik; izan ere, merkatuko banaketa adostu eta euren arteko lehiakortasuna ezabatu zuten. Horrela, kontsumitzaileei kalte egin zieten.

"Interes-tasak, aktiboak bereganatzeko politikak, txartelen komisioak eta ordainsariak" adostu zituztela frogatutzat jo du Auzitegi Gorenak ebazpenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea