Ekonomia -

Baliteke helegitea jartzea

Tapiak ontzingitza sektorearekin etorkizuna aztertuko du gaur

Bileraren helburua ontziolen “etorkizunaren erronkari” aurre egiteko lantalde bat osatzea da, jasotako laguntza fiskalak itzultzeko obligazioa dela eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburua ontzigintza sektorearekin bilduko da astelehen honetan euskal ontziolentzat etorkizuneko aukera berriak bilatzeko eta Europako Kontseiluak ezarritako zigorraren aurrean zein pauso eman hautatzeko asmoz.

Bileraren helburua ontziolen "etorkizunaren erronkari" aurre egiteko lantalde bat osatzea da, 2007-2011 urteen artean Espainian ontziak eraikitzeko jasotako laguntza fiskalak itzultzeko obligazioa dela eta.

Onura fiskal horien zenbatekoa ebaluatzen ari da Oraindik Ogasun Ministerioa.

Irailaren 28ra arteko epea dago azkeneko erabaki bat hartzeko zigorraren helegiteari buruz, baina Espainiako Gobernuak dagoeneko helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du.

Eusko Jaurlaritza helegitea jartzearen alde dago, erabaki honek sektoreari kalterik egiten ez dion bitartean, eta zigorra bertan behera uzteko kautelazko neurriak direnean.

Halere, Gobernu zentralak oraindik ez du erabaki kautelazko neurriak eskatuko dituen, hasiera batean hala iragarri bazuen ere, zerbitzu juridikoek esango dutenaren esperoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea