Ekonomia -

Riadeko metroa

FCCk 1.700 milioi euro irabaziko ditu Riadeko hitzarmenari esker

Eraikuntza alorrean inoizko hitzarmenik garrantzitsuena izango da Espainiako enpresa batentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FCCk 1.700 milioi euro irabaziko ditu Riadeko metroa egiteko hitzarmenari esker, gaur Fernando Moreno enpresako zuzendariak azaldu duenez. Eraikuntza alorrean inoizko hitzarmenik garrantzitsuena izango da Espainiako enpresa batentzat.

Efe agentziari egindako adierazpenen arabera, Saudi Arabiak 6.070 milioi euro ordainduko dizkie metroa egingo duten enpresei: FCCk metro horretako hiru ibilbide eraikiko ditu.

FCCrekin batera, Alston eta Setec frantziarrak, Strukton holandarra, Samsung, Freyssinet Saudi Arabia korearra eta Espainiako Typsa enpresak arituko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea