Ekonomia -
Ontzigintza sektorea
Espainiak kautelazko neurriak eskatzea baztertu du ontziolen auzian
Soriak azaldu duenez, "uneoro inbertitzaileek izan duten" konfiantza eta segurtasun juridikoko printzipioak hausten ditu.
Erredakzioa
Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak Gobernuak kautelazko neurriak eskatzea alde batera utzi du Bruselak ontzigintza sektoreari 2005-2011 urteen artean emandako laguntza fiskalengatik.
Soriak adierazi du Gobernuak, kaltetutako autonomia erkidegoekin (Galizia, Euskal Herria eta Asturias), ontziolekin eta sindikatuekin batera, Bruselaren erabakiari helegitea jarriko diola “zuzenbidearekin bat ez” doala uste izanda.
Soriaren hitzetan, “uneoro inbertitzaileek izan duten” konfiantza eta segurtasun juridikoko printzipioak hausten ditu.
Helegitea aurkeztea erabaki zenean, kautelazko neurriak eskatzeko aukera proposatu zen, baina, azkenean, sindikatuekin, ontziolekin eta autonomiekin "adostutako erabakian" bide hori uztea erabaki da.