Ekonomia -

Zenbait baldintzekin

Europak American Airlinesen eta US Airwaysen bat-egitea baimendu du

Europar Batasunaren arabera, otsailean iragarritako operazioak ez dio lehiakortasunari arazorik sortuko bi enpresek zenbait baldintza betetzen badituzte.

Bat-egitearen ondorioz, munduko hegazkin konpainiarin handiena sortuko da. Argazkia: elblogdelvuelo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak (EB) American Airlinesen eta US Arwaysen bat-egitea baimendu du, baina zenbait baldintza kontuan hartuta. Bat-egitearen ondorioz, bi enpresek munduko hegazkin konpainiarik handiena sortuko dute.

Europaren arabera, otsailean iragarritako operazioak ez dio lehiakortasunari arazorik sortuko bi enpresek zenbait baldintza betetzen badituzte. Baldintza horien artean Heathrow aireportuko ordutegia liberalizatzea dago.

Horrez gain, Londres-Filadelfia ibilbidean konpetentziako enpresak sartzea errazteko ere eskatzen diete, ibilbide horretan monopoliorik ez izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea