Ekonomia -

Lan-gatazka

Corrugadoseko batzordeak Jaurlaritzaren 'arduragabekeria' salatu du

Lantegia ixtea deitoratu du Eusko Jaurlaritzak, baina Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Udalarekin batera "itxiera saihesteko kudeaketa posible guztiak" egin dituela gogorarazi du.

Corrugados Azpeitiako langileen protesta. Argazkia: EiTB
Corrugados Azpeitiako langileen protesta
Corrugadoseko langile guztiak kaleratu dituzte

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Corrugados Azpeitiako langile batzordeak Eusko Jaurlaritzak enpresarekin izan duen "arduragabekeria" salatu du. Langileek asteazken honetan jaso dute kaleratze eskutitza.

Ohar batean, erakunde publiko guztiei "erantzukizunarekin" inplikatzea eskatu diete, "etorkizuna duen" faktoriaren itxiera ekiditeko.

Horren haritik, Eusko Jaurlaritzaren lanari "eskerrak" emateko arrazoirik ez dutela nabarmendu dute. Halaber, oraindik Corrugadosi buruzko "kudeaketak" azaltzeko Jaurlaritzako ordezkariekin eskatutako bileraren esperoan daudela azaldu dute.

Eusko Jaurlaritza

Lantegia ixtea deitoratu du Eusko Jaurlaritzak, baina Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Udalarekin batera "itxiera saihesteko kudeaketa posible guztiak" egin dituela gogorarazi du.

Azpeitiako "lantegia martxan jartzeko inbertitzaileen bila" jarraituko duela azpimarratu du Gasteizko Exekutiboak. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jaurlaritzak Gallardo taldeari emandako diru-laguntzak berreskuratzeko espedientea abian jarri dutela azaldu du.

Azkenik, "enpresa-batzordearekin bilerarik egiteke" ez dutela adierazi du Jaurlaritzak. "Ekainean erakunde guztiekin izandako bileraren ostean, batzordeak beste bilerarik ez du eskatu, Eusko Jaurlaritzari gutxienez ez", Exekutiboaren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Azpeitia argazkiak