Ekonomia -

Burtsa

Ibex 35 indizeak % 0,73 gora egin du

Espainiako burtsak urteko markarik onena hautsi du. Bestalde, arrisku-saria 283 puntutatik 281 puntutara jaitsi da eta urteko marka baxuena hurbil du (275 puntu).

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nahiz eta Wall Streetek % 1 behera egin Espainiako burtsa indartsu azaldu da gaurko saioan, eta % 0,73 gora egin du, urteko markarik onena hautsiz. Itxieran 8.735,50 puntutan kokatu da, zorraren merkatuko erosketek eta bankuen gorakadak bultzatuta.

Bestalde, arrisku-saria 283 puntutatik 281 puntutara jaitsi da eta urteko marka baxuena hurbil du (275 puntu). Ibex 35 indizeak 63,70 puntu gora egin du. Aste osoan % 1,88 egin du gora, eta urtean % 6,95eko aurrekada izan du dagoeneko.

Inditexek behera egin du (% 0,24); BBVAk (% 2,38), Santanderrek (% 0,76), Repsolek (% 0,61), Iberdrolak (% 0,61) eta Telefonicak (% 0,32), ostera, gora egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea