Ekonomia -
Burtsa
Arrisku-saria 250 puntutik jaitsi da lehen aldiz bi urtean
Espainiako burtsak urteko maximo berri bat lortu du, 8.821,30 punturekin (2012ko otsaileko maila), % 0,96 igota.
Erredakzioa
Espainiako burtsak urteko maximo berri bat lortu du, 8.821,30 punturekin (2012ko otsaileko maila), % 0,96 igota, zorraren merkatuak hobera egin izanagatik eta finantza-sektorearen jokaera onagatik.
Arrisku-saria 257 puntutik 248ra pasatu da, urteko minimo berri bat (2011eko uztaileko prezioa). Merkatuko erreferentzia indizeak, IBEX 35ek, 83,70 puntu irabazi ditu, % 0,86, 8.821,30 puntura iritsi da. Astean % 0,98 igo da, eta, urtean, % 8.
Europan, euroa 1,1331 dolarrera egonda, Milanek % 1,23 galdu du, Parisek % 0,75, Londresek % 0,26 eta Frakfurtek % 0,19.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea